Sarrera nagusia

1808. urtea krisi ikaragarriarekin hasia zen. Urte horretan bertan, gerra garrantzitsu asko hasiko dira, horien artean, Napoleonen inbadizioa eta Independentzia gerra.

Manuel Godoy politiko garrantzitsua bilakatu zen. Boterea 1792. urtean lortu zuen eta 1808. urterarte iraun zuen gobernuburu bezala. Agintzeko boterea zuen bitartean, hezkuntza eta ekonomia berritu eta gizartea kontrolatu nahi izan zituen, batez ere, iraultzaren beldur zelako.

Fernando VII.a, Karlos IV.aren semea, boterera iritsi zenean, gorrotatua izan zen etorri-berri bat zelako eta erreformak ez zituelako sakontzen.

Nazioarteko gatazketako bat, Konbentzio gerra izan zen. Hau, 1893. Urtean Luis XVI.a exekutatu ondoren piztu zen Antzinako Erregimena eta errege, noble eta alizaren pribilegioak defendatu nahian. 1795. urtean iritsi zen amaiera Basileako Bakearekin batera, eta hortik urtebetera, San Ildefonsoko itunaren bitartez biak aliatu ziren Britaina Handiaren aurka.

1807. urtean, Godoyk Napoleonekin Fontainebleauko Ituna sinatu zuen, non idatziz, Godoyk Espainia zeharkatu eta Portugal inbaditzeko eskubidea ematen zion Napoleoni. Frantziarrek, aurkera hau aprobetxatu zuten, bidean zehar, Donostia, Burgos, Bartzelona… okupatu ahal izateko.

Karlos IV.ak bere semeari, Fernando VII.ari, tronua eman zion. Murat jenerala agindupean sartu zirenean frantziarrak, errege-familia Baionara eraman zuen. Bertan, Napoleonek tronua kenduko zion Fernando VII.ari eta bere errege postuan Josef Bonaparte jarriko zuen (bere anaia), “Baionako abdikazioak”.

Independentzia gerra (1808-1914):

1808ko maiatzan, Independentzia gerraren lehen hurratsak eman ziren. Gerra honek, bost urtez iraun zuen eta 300.000 hildako baino gehiago izan ziren.

Altxamendu eta abdikazioek, probintzi-batzordeen sorrera ekarri zuten, eta 1808. urteko irailean Batzorde Zentral Gorena eratu zen, Floridablancako kondearen esku geratu zena.

Cadizko gorteak:

Cadizen oso giro liberala zegoenez, liberalen arteko gorteak sortu ziren. Errege faltagatik egon zen botere-hutsuneak, Gorte Nagusiak biltzea ekarri zuen 1810. urtean. Bertan idatzi zuten 1812ko Konstituzioa, monarkia liberala eta parlamentu-monarkia ezartzeko asmotan. Gorte hauen boterean, nagusitasuna, gehienbat, trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseek, abokatuek, katedradunek… izan zuten.

1812ko Konstituzioa:

“La Pepa” ezizenez ere ezaguna da, 1812ko martxoaren 19an onartu zen eta liberalismoaren ideiak ezartzeko balio izan zuen. Herritarren arteko berdintasuna bultzatzeko helburua zuen nagusiki.

Nazio subiranotasuna aldarrikatu zuenez, errege baten beharra zegoen, eta konstituzioari esker Fernando VII.a tronura itzuli zen.

Gerra 1814. urtean amaitu zenean, Cádizeko Konstituzioak ezin izan zuen aldaketarik ezarri, baina zenbait eskubide indibidual eta kolektibo ezartzeko balio izan zuen. Erregearen boterea, egoera normalera itzuli zenean, Gorteak legezkoak ez zirela esan zuen eta partaideak erbesteratuak izan ziren.