Bigarren Errepublika Euskal Herrian (1931-1936)

1931ko apirilaren 12an udal-hauteskundeak egin ziren eta lurralderik gehienetan ezker alderdietakoek irabazi zuten. Euskal Herrian ordea, eskuinak irabazi zuen landa eremuetan eta ezkerrak hirietan; Araban izan ezik, non eskuineko alderdiak banatuta aurkeztu ziren eta gehiengoa izan arren ezkerrak irabazi zuen. Izan ere, landa eremuko katolizismoa oso kontrajarria zegoen hirietan bizi zen egoera industrializatu eta abertzalearekin.

Horrela, bi egun geroago, apirilaren 14ean errepublika ofizialki aldarrikatua izan zen Espainia mailan. Horrekin batera, hauteskundeak antolatu ziren estatu antolatzeko. Horrekin batera, ezkerreko alderdien kide kopurua ikaragarri hazi zen. UGT izan zen kide gehien irabazi zituena baina PSOE eta beste alderdi batzuk ere hazi ziren.

Errepublikak, esperantza berri asko sortu zituen jendearen artean, baina beldur asko ere. Eskuinekoak beldur ziren elizaren aurka hartuko ziren erabakiak zirela eta. Gehiengoa, ordea, itxaropentsu zegoen. Nafarroako nekazariak irrikatzen zeuden nekazaritza erreforma batekin haien egoera aldatzeaz, nobleei eta lur jabe handiei lur sailak kendu eta nekazarien artean bana zitzatela nahi zuten. Eta ez ziren hori espero zuten lurralde bakarra, erreforma handiak espero ziren errepublikaren aldetik.

Baina Espainiako egoera oso txarto zegoen eta errepublikak ezin zuen askorik egin. Kendu zizkien lur sailak nobleei eta banatu zituen nekazarien artean baina ez zen nahikoa izan. Elizan ere erreformak egin zituen, estatu laiko gisa aldarrikatu zuen Espainia eta ikur erlijioso eta monarkiko guztiak kendu zituzten eskola eta gainontzeko eraikin publikoetatik.

Horrek guztiak eskuina asko haserretu zuen eta ezkerraren eta errepublikaren aurka altxatzeko prestatzen hasi ziren. Horrela, eta errepublikak sortu zituen esperantzak bete ez zituela kontuan edukita, 1933ko azaroan egin ziren hauteskundeetan eskuinak irabazi zuen eta ezkerra gobernutik kanpo geratu zen.

Honetan, etekinik handiena EAJk lortu zuen, izan ere, erlijioaren alde agertu zen eta horrela Euskal Herriko botoen gehiengoa jaso zituen irabazle suertatuz. Horrela, autonomia estatutua bultzatu zuen, baina emaitza positiborik lortu barik, Kataluniari aitortu bazioten ere.

Denbora pasa ahala, EAJ eskuinetik gero eta gehiago aldentzen joan zen eta 1934ean banandu egin zen. Autonomia estatutuaren alde borrokatzen jarraitu zuen, eta saiakera bat baino gehiago egin zituen, eta azkenean, 1936ko urriarenean, uztailaren 18ko estatu kolpearen ondoren euskal estatutua eman zioten Euskal Herriari Gerra Zibilean errepublikaren alde egin zezan.

Gerra Zibila Euskal Herrian

Espainiako Gerra Zibilak, bi urte bortitz iraun zituen Euskal Herrian 1936tik 1937ra.

 

Gerra Zibilaren lehenengo pausoak

 

1936ko uztailaren 17an, Francisco Franco jeneralak, gerra zibilari hasiera eman zion Melillan altxamendua egin zuenean. Euskal Herrian jarraitzaileak zituen. Horietako batzuk, Mola jenerala eta erreketeak ziren, eta beren botereaz baliatuz, Euskal Herrian altxamenduak egiten hasi ziren. Batez ere, Bizkaia eta ia Gipuzkoa osoarekin agertu ziren arazoak, hauek errepublikarrak baitziren, eta aurkari antzera jokatu baitzuten beren eskubideak ezarri nahian.

Matxinoek, hasiera batean, ez zuten lortu Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) beren alde guztiz agertzea, zeren Bizkaian eta Gipuzkoan errepublikarren alde jarri zen, baina Nafarroan eta Araban, berriz, arazoak sortu ziren. Beraz, Molak hilabete itxaron ondoren, 1936ko abuztuaren 18an abertzale erakundeak deuseztatu zituen.

Elizgizonen artean ere, hainbat eta hainbat apezpiku eta apaiz, agertu ziren errepublikarren alde, ondorioz beren heriotza besterik lortu ez izan arren. Besteek berriz, nahiago izan zuten matxinoen alde jarri etorkizunean gerta zitekeenaren beldur.

 

Nafarroako errepresioa

 

Nafarren aurkako errepresioa oso bortitza izan zen. Mola jeneralak Iruñean altxamendua egin zuenean, zenbait errepublikar zeuden, eta aurkariekin amaitzeko asmotan, karlistek eta falangistek hiru mila bat hiritar hil zituzten. Haien artean, FNTT eta UGT sindikatuetako kideak nagusitu ziren.

Errepresio honetan, udalerri kaltetuenak Iruñea, Lodosa, Mendabia, Azkoien, etab. izan ziren, izan ere, Lizarra eta Tafallako kartzeletan, epaiketarik gabe exekutatzen baitziren hiritarrak.

 

Gipuzkoaren konkista

 

Donostian, Carrasco koronela batu zen altxamendura, baina hiritar errepublikazaleen mugimenduen aurka borrokatu behar izan ziren. Falangisten neutralizazioa, Urbieta kaleko uztailaren 21eko borroka eta Loiolako kuarteleko tropen aurkako altxamendu intentzioaren ondoren, militarrek amore eman zuten eta EAJk abuztutik aurrera Errepublikaren aldeko jarrera hartu zuen.

Sozialistek eta anarkistek Donostia eta Irun kontrolatu zituzten, abertzaleak ez ziren katoliko eta kontserbadore batzuk fusilatu zituzten eta Donostiako, Hondarribiko eta Tolosako kartzeletan epaiketarik gabeko exekuzioak egon ziren. Beraz, izugarrizkoa izan zen borroka eta eskuindarren hilketak asko ugaritu ziren.

Altxamenduaren lehenbiziko astean, Nafarroan erreketeak, falangistak eta saldaduak bildu ziren Gipuzkoako tradizionalista eta karlista askorekin batera errepublikarren aurka borrokatzeko eta Irun, Donostia eta Bizkaia inbaditzeko asmotan.

San Martzialeko gotorlekua erasotu ondoren, irailaren 2an Irun bereganatu zuten, baina anarkistek, aldendu aurretik, su eman zioten. Donostiara, berriz, irailaren 13an iritxi ziren. Hemen “garbiketa” egitea erraza izan zitzaien hiriaren bi herenak hilak baitzeuden eta beste askok ihes egin baitzuten.

Bizkaia bereganatzeko asmotan, irailaren 29an, Oria ibaian behera sartu ziren matxinoak Molaren agindupean, baina atzera egin behar izan zuten errepublikarrek borrokari eutsi baitzieten. Beraz, frontea sortu zen Bizkaia eta Gipuzkoaren artean. Karlistek ezin izan zuten muga hau gainditu.

 

Bizkaiaren konkista

Matxinoak, Donostia eta Irun bereganatu ondoren, Bizkaiarantz abiatu ziren 1937ko udaberrian. Molak, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko frontean atzera egin ondoren, gogor egin zion aurkariari. Lau errekete-brigada nafarrekin, 140 hegazkinekin eta artilleriako 7 kanoirekin agertu zen airea eta itsasoa bere alde zituelarik. Baina morala eta erresistentzia ahuldu nahian, inoiz erabili ez zen arma bat agertu zen: herria bonbardeatzea eta suntsitzea.

Martxoaren 31n, Durango bonbardatu zuten (Eibar, Elgeta, Elorrio eta Otxandio berarekin batera) eta 336 pertsona inguru hil zituzten. Eraso bortiz honen ondoren, altxamenduak lurrean jarraitu zuen, pixkana, Zabalandi, Arratzola, Elgeta, Intxortak eta Udalaitz bereganatuz eta Bizkaiarako bidea irekiaz.

Durango eta Eibar ere faxisten esku geratu eta bi egunetara, 1936ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatua izan zen. Aireko tropek egindako suntsiketaren ondoren, frankistak sartu ziren herrian, geratzen ziren erresistentzia gutxiekin guztiz amaitzeko. Herrian zutik geratu ziren zuhaitz gutxietako bat, oso garrantzitsua egin zen: Gernikako arbola. Euskaldunen eskubideen aldeko ikur antzera erabiltzen da geroztik.