Cadizko konstituzioa (1812-03-19) – Iruzkina

1- Identifikatu:

– Testu mota: Juridikoa

– Autorea: Fernando VII.a Espainiako erregearen izenean, Gorte Nagusiek izendatutako erregeordea

– Nori: Espainia estatuko herritar guztiei

– Noiz: 1812ko martxoaren 19an

 

2- Ideia nagusiak:

Gorte nagusiek idatzitako konstituzioaren arabera, espainiarrak dira legeak ezarri, betearazi eta aplikatzeko eskubidea duten bakarrak eta botere hori Gorteei, Erregeari eta hauek ezarritako auzitegiei dagokie.

Espainiar estatuko herritar guztiek eskubidea daukate euren ideia politikoa adierazteko eta argitaratzeko, beti ere ezarrita dauden legeak eta horiek ekar ditzaketen ondorioak kontuan hartuta.

Estatu espainiarra katolikoa da eta legeek babestu egiten dute erlijio hori, gainontzekoak gurtzea debekatuz eta zigortuz.

 

3- Inguruabar nagusia:

1789.urtean, frantziar iraultza hasten da eta 1799an, Napoleon Bonapartek estatu kolpe bat ematen du eta boterea eskuratu ostean inperio bat ezartzen du Frantzian. Horrekin batera, inperioa zabaltzen hasten da eta beste batzuen artean Espainia konkistatzen du. 1808.urtean gertatzen da hori eta Karlos IV.a eta Fernando VII.a Baionan bahitzen ditu. Bertan dokumentu bat sinarazten die bere anaia Jose Bonaparteri boterea uztera behartuz. Bertan Baionako konstituzioa egiten dute Espainian aplikatuko duena Jose I.ak errege gisa, baina 1812.urtean Cadizen Gorteak bilduko dira eta beste konstituzio bat idaztea erabakitzen dute, oraingoan espainiar herritarrek idatzitakoa. Konstituzio hori 1812ko martxoaren 19an izan zen aldarrikatua.

 

4- Iruzkina:

a) Testu hau oso garrantzitsua da espainiar herriak egindako eta espainiarrei zuzendutako lehen konstituzio liberala izan zelako eta Espainia gaur egungo garaiko historian sartu zuelako konstituzio honek.

b) Testu hau nahiko polemikoa izan zen bere garaian, izan ere, konstituzio liberala izan arren erregea mantentzen zuen, baita foruak eta estamentuzko gizartea ere, beraz liberal aurrerakoienei gutxiegi iruditzen zitzaien. Absolutistentzat ere ez zen batere mesedegarria, izan ere inkisizioaren deuseztapena suposatzen zuen, baita sufragioa egotea, eta beraz, erregearen boterea mugatzea. Konstituzioa defendatzeko, liberal kontserbadoreek zioten herria ez zegoela prest aldaketa handietarako, baina ekarri zuena izan zen gutxi hori probatzera eman zitzaienez gero, herriak gero eta gehiago nahiko zuela historian zehar.

3 pensamientos en “Cadizko konstituzioa (1812-03-19) – Iruzkina

  1. GEeae dice:

    Podrías hacer más IRUZKIN ? 😉

  2. nkjbdc dice:

    1899an Napoleon ez zegoen bizirik, 1821ean hil zen.

Deja un comentario